Eduki publikatzailea
Atzealdea Hondakin bilketa zerbitzuaren oharra
Debekatua dago poltsak edukinontzien kanpoan uztea.
2021·11·29
HONDAKIN BILKETARI BURUZ OHARRA
OHARRAREN LABURPENA
Udal elkarteak egin duen oharrean 2018an ezarritako bilketa sistemari dagozkion datu bilakaera egiteaz gain, herritarrei erantzunkizunez jokatzeko deia egin die.
Hondakinen sailkatze indizea %70koa da, datu positiboa izanik, herritarren jarrera ona azaltzen duena. Hala ere badira hondakinak egoki sailkatzen ez dituzten herritarrak.
Kudeaketa hobetzeko helburuarekin, honako gomendio hauek jarraitzea eskatzen da:
- Debekatua dago poltsak edukiontzien kanpokaldean uztea
- Txartel bidez ireki behar dira, nahitaez, errefusaren eta organikoaren edukiontziak.
- Hondakin handiak Astelehenean eta 20:00etatik 22:00etara utzi behar dira, ahalik eta modu txukunenean.