Eduki publikatzailea

BEROGAILU SISTEMA BERRIA PROBALEKUAN

Inbertsioa: 36.909,28 €, Europako Leader funtsetatik 14.100 € jaso ditu Udalak.

2022·07·29


AIAKO UDALAK, PROBALEKUAN BEROGAILU SISTEMA EZARTZEKO EUROPAKO LEADER FUNTSETAKO LAGUNTZA JASO DU.

2021eko apirilean, Udal probalekuan berogailu sistema ezarri zuen Udalak, kultur eta kirol ekitaldiak aurrera eraman ahal izateko, aurrez egindako beste inbertsioei jarraipena emanaz.

Lanak Coprein S.L. enpresak burutu zituen. Inbertsioaren kopurua 36.909.28 eurotakoa izan zen (BEZ barne).

Europako LEADER funtsen helburuarekin bat egiten dutela ikusita, aipatu funtsetatik 14.100 eurotako laguntza jaso du Udalak, aipatu lanak finantzatu ahal izateko.