Eduki publikatzailea

Atzealdea Aiako landa lursailen mugaketa eta digitalizazioa

Lursailen jabeekin bilera eguna: urriak 27an

2022·10·14


Aiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, udalerriko landa-lurren mugen ezagutza babestu eta eguneratzeko lanak abian jarri ditu. Lursailen titularren batez besteko adina altua dela jakinda, eta mugen desagertze edo nahaste arriskua kontuan izanik, mugak eta mugarriak GPS koordenatuekin altxatzeko unea da, gure adinekoen oroimena galdu baino lehen. Lan hauek 3-4 urtetan zatituko dira. Lehen zati honetan 1 eta 11 poligonoetako landa lursailen mugaketa kontratatu du. Guztira, 461 partzela, 1364 hektarea eta 244 jabetza.  

Lan hauek Geograma S.L. enpresak egingo ditu. Lanen iraupena 12 hilabetekoa da. Lanen lehen fase honetan jabeekin bilerak egingo dira proiektuaren nondik norakoak azalduz. Horrela bi deialdi egin dira eta jabe bakoitzari eskutitzez jakineraziko zaizkienak: urriaren 27an, goizeko 12tan Kultur Etxean eta arratsaldeko 6tan Lardizabal Eskolako gimnasioan.

Jabeen partaidetza ezinbestekoa da proiektu honetan eta horregatik bilerako deialdietara gerturatzea eskatzen zaie.

 

Mapa honetan gorriz marraztuta daude 1etik 11. poligonoraino, lehen faseko lursailak