Eduki publikatzailea
Atzealdea

Etxeko hondakin handien bilketa

Azkenaldian ateratzeko egunak ez dira errespetatzen

2019·07·09


Etxeko hondakin handiak horretarako jarritako egunean atera behar dira eta txukun utzi behar dira

Azken asteotan etxeko hondakin handi asko (altzariak, etxeko tresna elektrikoak, bestelako etxeko tresnak, koltxoiak…) agertu da besteak beste  Aian edukiontzien inguruetan, tokatzen ez den egunetan eta narras utzita. Egun bat dago jarrita hondakin horiek ateratzeko.

Noiz atera hondakin handiak

Herria

Eguna

Ordutegia

Aia

Igandetan

20:00etatik 22:00etara

 

Hondakin handiak

 

Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak,  etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak:

  • altzariak
  • etxeko tresna elektrikoak, handiak eta txikiak
  • informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak
  • erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak

 

Debekatuta dago:

 

  • maneiatzeko bitarteko mekanikoak (garabiak, poleak...) behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ahal izatea ezinezko egiten duten hondakinak uztea.
  • hondakin handiekin batera bestelako hondakinak uztea, bereziki eraikuntzako obra txikietako hondakinak, etxeko konponketa eta berritze lanetako hondakinak, pneumatikoak...
  • hondakin handiak uztea Udal Elkarteko zerbitzu teknikoek horretarako ezartzen dituen egun eta ordutegitik kanpora.